XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALTZIB - Eskerrik asko. Agur. (Biei eskua eman da despedi bitza).

(Momentu txiki batean bertan geldi bedi Altzibar; berehala kartzelara sartu eta kartzelara eramango du).

KARTZE - Zer zioten horiek? Berri onak, e?.

ALTZIB - Nere aurrean luzitzeko deseoa... Uretara eroriko litzakean elbia piztea bezela litzake hori dana.

KARTZE - Ez, ez... holakorik ez da sekulan agitu; nahi dutena esan bezate eskribauak eta abogaduak, bainan, elbia elbi, hildakorik ez da sekula piztu.

ALTZIB - (Isillunea, eta bat batean dezisio haundiz).

- Neure burua hil behar dut eta horretarako zu behar zaitut.

KARTZE - (Hori entzundakoan, ate aldera abiatuko da).

- Zer, zer?... Oraintxe, bizitzen hasi zeran une honetan, zure buruaz beste egin behar duzu?.

ALTZIB - (Bere hartan) Bai! KARTZE - (Atea pixkabat iriki beza, alde egin nahiez bezala). Hori pekatu da.

ALTZIB - Ez dut Jainkoa baitan sinisten.

KARTZE - Nik bai, eta hori egiten ez zaitzaket lagunt.

ALTZIB - (Kasorik egin gabe, zer ari dan ba leki bezela).

- Kale-zaharreko botikara joatea aski dukezu...

(Ikaraturik bezela, eta Altzibarrek bukatu baiño lehen, kartzeleroa kanpora atera da eta Altzibar bakarrik gelditu da.)

(Batetik bestera paseatzen hasten da.)